11/06/2016

Idazmena ebaluatzeko estrategiak:


Sin título.jpg

EBALUAZIOA

  • ALDAGAIAK:

    • Nola idatzi dute: Bakarrik. Eskuz.
    • Testu mota: Azalpen testua.
    • Testuaren luzeera: 14 lerro, 106 hitz.

Gainera, aldagaien artean, kontutan izan behar dugu, zenbat kostatu zaien testua idaztea eta baita testuingurua ere, ikasleen euskara mailari dagokionez.

  • HELBURU EDO ERABILERAK: Planteatuako helburu betetzen du, izan ere, zer, nola eta noiz gertatu den azaltzen digu ikasleak. Azalpen testu baten egitura mantentzen du.

  • ASPEKTUAK:

    • Ortografia: Hospitalera.

    • Kohesioa: Nahiko ondo kohesionatua dago testua baina, lokailu bat edo beste txarto erabiltzen ditu (berriz lokailua txarto erabiltzen du esaterako).

    • Lexikoa: Badaude zenbait hitz testuan desegokiak direnak; esaterako (txokatu, atenditu, sobrebibitu).

    • Hitzen errepikapena: Zenbait esaldi eta hitz errepikatzen ditu.

    • Estruktura: Paragrafoen falta nabaria. Hala ere, gertaera baten egitura mantentzen du; hasiera, korapiloa et amaiera.

    • Puntuazioa: Komak eta puntuak era egokian erabiltzen ditu.

    • Estetika: Nahiko txukuna da, ondo ulertzen da baina batzuetan hitzen arteko espazioa ez du errespetatzen.

    • Gramatika: Aditzen erabilera nahiko desegokia da, izan ere, aditza erabiltzerako orduan, singularra eta plurala ez ditu bereizten. Gainera, hitzen arteko espazioa ez ditu errespetatzen, hau da, hitzak elkartzen ditu (akeneangizona).

NOLA ZUZENDUKO GENIEKE? NOLA HOBETU TESTUA HAURREKIN?

Lehendabizi, irakasleak ikasle bakoitzaren testuan egindako akatsak borobilduko lituzke eta ondoren, ikasleari berriz idatzitakoa emango lioke, aldaketak egiteko aukera eskainiz. Ikasleak gero, bikoteka jarriko genituzke, norberak bere lanean izandako akatsa zuzentzeko gai izan ez baldin bada, beste ikaskide baten laguntza izan dezan.


IDAZMENAREN EBALUAZIOA: TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

Honen arabera, hiru bloketan antolatzen da ebaluazioa:

  • Komunikazio-egoerara egokitzea (Gaitasun Soziolinguistikoa)
  • Koherentzia eta kohesioa (Gaitasun Diskurtsiboa)
  • Morfosintaxia, lexikoa eta ortografia (Gaitasun Linguistikoa)

Beraz, irizpde hauek kontuan hartuta gure testuaren ebaluzioa honako hau izan beharko litzateke:

  • Helburua betetzen du; zer, non, nola, nork azaltzen du eta nahiko objektiboa da.

  • Ideiak eta datuak egokiak izan arren, errepikatzen dira; informazioa ondo antolatuta dago (“gero”, “azkenean”). Nolanahi ere, gutxieneko koherentzia eta kohesioa gordetzen dira (nahiz eta lokailuren bat txarto erabili: “berriz, ere bai,”). Lehen aldian idatzita dago eta ondorio laburra agertzen da.

  • Sintaxia oinarrizkoa da eta hitzak errepikatzen dira. Akats ortografiko eta gramatikal batzuk agertzen dira eta aditz laguntzaileak txarto erabiltzen dira batzuetan (“puntuak kendu zioten”, “lagunak izan zioten”). Lexiko desegokia (“txokatu”, “atenditu”, “sobrebibitu”).


TESTUAK ZUZENTZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Ikasleak ikas ditzakeen gauzak soilik zuzenduko dizkiogu, ulertu edota barneratu ezin dituenak alde batera utziz. Gainera, ikasleak egindakoa gogoan dugunean zuzentzen saiatuko gara, hau da, idazten duen  momentuan edo handik gutxira. Egingo dizkiogun zuzenketak zehatzak izan behar dira eta ez orokorrak. Bestalde, gelan horretarako denbora tarte bat utziko genieke beraien artean testuaren inguruko gauzak komenta ditzaten. Argi dugu, ahal izanez gero, bakarka hitz egin nahiko genuekeela ikasle bakoitzarekin, ikasleak errazago uler gaitzan. Azkenik, kontziente izan behar gara, gure ikasleak berak egindako lanaren zati bat zuzendu behar duela, beraz, irakasleak zuzenketak egitean, ikaslea hiztegia kontsultatzera edo, akatsaren inguruko pisten bitartez akatsak bilatzera eraman behar du.

Cassany: esteka honetatik aterata.





10/29/2016

Camps-en 7 hastapenak.

Camps-ek eskolan hizkuntza idatzia lantzeko 7 pausu edo jarraibide proposatzen ditu, hauek, hain zuzen ere:


1.)  Ohiko jardueretan idazmena integratzen duten jarduerak sortu.

Idatzizko lengoaia ahal den egoera gehienetan integratu behar da.

- Eskolarekin zerikusia duten jardueretan.
- Lengoaiarekin zerikusia duten jardueretan (espezifikoagoa).
- Eremu pertsonalean.

2.) Idatzizkoaren irakaskuntzan helburu bikoitza ezartzea: helburu diskurtsiboa eta ikaskuntzaren helburu zehatza.

Umeei mota guztietako testuak idazten irakatsi behar zaie. Hala ere, hainbat eta hainbat testu mota irakatsi baino lehen kontuan hartu behar da ume bakoitzak idazteko eta idazmenarekin zerikusia duten elementuak barneratzeko duen gaitasuna. Atal honetan irakatsi beharko litzatekeena, mota guztietako testuetan, izango litzateke:

- Testuaren funtzioa.
- Ikastaldiko eduki aurre.ikusiak (contenidos de aprendizaje previsto).


3.) Idazteko ariketen zailtasunaren progresioa. Ikasleei textu generoen domeinuan aurrera egiteko aukera ematen diena.

Idazten ikasteko prosezua eskola osoan zehar garatzen den zerbait da, progresiboa da. Hala ere, umeek ikasten duten genero bakoitzean (eta nahikoa izango dira) zailtasunak gora egiten du urteeran zehar, eta bertan dago idazten ikastearen erronka nagusia: zailtasunean.


4.) Kontuan izatea dazketa prozesu bat da, eta ikasleei hala transmititzea.

Testua planeatu egin behar dutela irakatsi behar zaie: Testu bat sortzea prozesu bat da (contextua, planifikazioa, estruktura, rebisioa...). Hala ere, testuak idazteko beste zailtasun bat da testu motek ez dutela patroi zehatz bat jarraitzen, baizik eta alternatiboa den zerbait direla.

Gainera, testu guztiek pertsona guztiei ez dizkiete esfortzu berbera suposatzen. Adibidez: atzuei errezetak egitea oso zaila irudituko zaie esaldi laburrak idatzi behar direlako eta beste batzuei argudio testuak esaldi luzeagoak sortu behar direlako.

Hala ere, testuak planifikatu eta sortze prozesu osoan zehar irakasleak bere ikasleak ikuskatu ahal izango ditu, lagundu ahal izango ditu eta garrantzitsuena dena, esku hartu ahal izango du. Modu horretan, testuaren prozesu osoa jarraitzeko gai izango da eta umeak eta irakasleak batera hartu ahal izango dituzte testuarekin eta bere hobekuntzarekin zerikusia duten erabakiak.


5.) Idazteko hitz egitea.

Ikasleei irakatsi behar zaie, baita ere, testuak talde handian irakurri eta sortu ahal direla. Izan ere, idazten duen pertsona orok hitz egiten du idazten ari den horri buruz eta, askotan, bere familiari eta lagunei eskatzen die laguntza idazten ari denaren inguruan.

Adibidez: Nobeletan askotan, hasieran, autoreak eskerrak ematen dizkie bere familia eta lagunei eta esaten die haiei esker idatzi duela liburua. Baliteke haien laguntzaz edo haietan oinarritu delako idazterako orduan. Dena dela, testu hori pertsona bat baino gehiagok da sortua.


6.) Irakurri idazteko, idatzi irakurtzeko.

Idaztea irakurtzearekin egiten den truke bat da, ez da norabide bakar bateko ekintza. Antzerkigintza bezalakoa da, non ez duzu soilik irakurri behar baizik eta irakurtzen ari zaren horren inguruko notak pentsatu edo apuntatu behar izango dituzu. Izan ere:

"Hay que leer para escribir y hay que escribir para leer".


7.) Ikaslea gidatu.

Irakasleak bere umeak lagundu beharko ditu ahal duen heinean. Ikasleak, izenak dioen bezala, ikasteko prosezu baten barnean daude eta badaude gauza asko ezin dituztenak haiek bakarrik egin. Horretarako dago irakaslea, momentu horietan bere ikasleak behar duten guztian laguntzeko.

Gelan irakurketa lantzen.












capture-20161023-131456.png
capture-20161023-131519.png
capture-20161023-131541.png


capture-20161023-131606.png
capture-20161023-131625.png


Testuari buruzko informazioa:

Testu hau 1º zikloko 2º mailan lantzeko testua da (7 urte). Umeak irakurtzen dakitenean baina oraindik irakurtzen duten guztia barneratzea kostatu egiten zaienean.

ShildeShare aurkezpen batetik aterata dago (hemendik), eta laguntza gelarako ariketen multzoen barruan dago sailkatuta. Hau da, euskara irakasgaia eta honetan barneratu beharreko gaiak hobeto ulertzera eta barneratzera lagunduko dituen irakurgai bat da.

Oso aproposa iruditu zaigu ariketa hau burutzeko. Ez delako baliabide normala, baizik eta errefortzurako baliabidea, eta horrek suposatzen du, beraz, edukiak eta hauek ikastea nabarmentzen direla testu honen funtzioen artean.

Ze baliabide lantzen dira irakurketa honetan eta ze ariketaren bitartez?

Informazioa berreskuratzea:

Ariketa mota hauen bidez, ez da testu osoko informazioa ulertzea eskatzen, baizik eta testuaren barneko informazio puntuala aurkitzea. Honekin, ikasleak testuan ageriko informazioa aurkitzeko bai ote den frogatu nahi da.

Goiko jardueran, hurrengo galderek dute informazioa berreskuratzeko helburua:

  • Nortzuk dira istorio honetako protagonistak? (Pertsonaiak identifikatzea)
  • Nor dago izkutatuta? (Tokia identifikatzea)
  • Nora doa lehenengo Aitor, aitonaren bila? (Tokia identifikatzea)
  • Eta gero, nora doa bila? (Tokia identifikatzea)
  • Non dago aitona? (Tokia identifikatzea)
  • Aitonak, besarkada ala musua, ematen dio Aitorri? (Xehetasuna ezagutzea)
  • Zer esaten du aitonak azkenean? (Xehetasuna ezagutzea)

Galdera guzti hauek testua hitzez hitz ulertzeko galderak dira, eskatzen duten informazio zehatza erantzun behar baita, ezer gehiago.


Interpretazioa:

Irakurtzeko modu honen bidez testuaren zatiak elkarren artean erlazionatzen ditugu eta, osotasunari dagokionez, zatien arteko koherentzia eta zentzua bilatzen dugu. Gainera , ondorioak eta inferentziak egiten ditugu, testuan ez baitago informazio osoa. Testua sakon ulertzeko ezin aproposagoa da irakurketa mota hau.

Irakurgaian interpretazioa lantzen den jakiteko hurrengo galdera motak bilatu behar ditugu: Informazioa kontrastatzeko galderak (pertsonaien arteko erlazioak azaltzea, tokien arteko erlazioa...), ondorioak ateratzeko galderak (Igarpenak, pertsonai jakin baten asmoak igertzea, ikasketa morala ikustea...) eta laguntza probak identifikatzeko galderak (kasualitate erlazioa ulertzea, egilearen asmoa zein den suposatzea...)

Beraz badakigu testuan interpretazioa lantzen dela 3º ariketaren bidez:

  • 3. Ariketa ondorioa eta inferentzia lantzeko baliogarria da, konkretuki esanahia ondorioztatzeko testuingurutik abiaturik eta pertsonaia jakin baten asmoa zein den ondorioztatzea du helburu.

Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena:

Baliabide honen bidez, irakurleak munduaz dakiena erabiltzen du testua interpretatu eta ulertzeko. Gainera, testuaren gaineko gogoeta bilatzen da, hau da, testuaren errealitatea kontuan hartuta, horren ikasleek inguruko erreflexioa egitea.

Testuaren edukia argia da eta balore etiko bat jasotzen du bere baitan, bizikidetza hain zuzen ere. Testuan, aitonaren maitasuna eta bizikidetza adierazten dela esan dezakegu. Beraz, ikasleek testu honen edukia errealitatera eramanez, hurrengo galderak gogoetara eramaten ditu:

  • Gustatu al zaizu istorioa? Zergatik? (Egileak gaiaren gainean duen jarrera balioestea / Testuko informazioa osoa eta argia ote den iritzia ematea.)

  • Eta zure aitona nolakoa da? Zer egiten duzue? Asko maite zaitu?  (Deskribatutako gertakariak benetan gertatzeko aukera balioestea / Edukia bizikidetza, etika, estetika eta abarretarako arauekin erkatzea.)


Bestelako baliabideak betetzeko ze ariketa proposatuko zenituzkete?

Testuaren ulermen globala:

Ulermen globalaren bidez testua bere osotasunean hartu nahi da. Irakurketa mota honetan multzoak du garrantzia, ez xehetasunek. Irakurleak helburu jakin batekin irakurtzen du: testuan esaten denaren ideia orokorra izatea. Beraz, argi ikus dezakegu irakurri dugun testu honetan ez daudela konpetentzia honen adibiderik.

Testuaren ulermen globalaren inguruko ariketak lantzeko hurrengo jarduerak egin beharko genituzke:

  1. Testuaren ideia nagusia ondorioztatzea.
  2. Testua laburbiltzea.
  3. Mapa edo koadro baten, Interneteko orri nagusi baten... helburua zein den azaltzea.

Testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena:

Testuaren formaren barnean, testuaren estiloa, erregistroa, egitura...sartuko lirateke, hau da, testuaren alderdi formaletan oinarrituriko ikusmoldea. Esan beharra dago testu honen ariketetan, ez dela inolako erreferentziarik egiten atal honi. Izan ere, ez dira testuaren egiturari buruzko galderak egiten (zeintzuk dira testu honen zatiak?), edota ez dira testu genero bati hasiera eta bukaera ematen dioten ohiko esaldiak lantzen. Bestalde, erregistroaren gaineko galderarik ez da egiten.

Testuaren formaren inguruko lanketa egiteko honako ariketa edota jarduera hauek egin genitake:

  1. Testuaren egiturari buruzko galderak
  • Testu baten funtsezko zatiak zein diren.
  • Testu genero bati hasiera eta bukaera ematen dioten ohiko esaldiak zein diren.


  1. Testuaren estiloaren eta erregistroaren gaineko galderak
  • Errepikatzen diren hitzen gaineko hausnarketa egitea. Sinonimoak landu.
  • Zenbait adjektibo ordezkatzea eta emaitza balioestea


Hausnarketa:


Gai honi buruzko hausnarketa bat egiterako orduan taldearen ondorioa hurrengoa da: Normalean, guk eskoletan ikusitako irakurmenek, nahiko ondo hartzen zituzten hemen ikusitako puntuak bere baitan. Hala ere, irakaslearen laguntza gabe umeek testu jakin batzuk ulertzea lortezina izango litzateke.

Izan ere, gure praktiketan zehar ikusi ahal izan dugu gure praktiketako tutore/irakasleak irakurketa aurretik umeei orrialdean zeuden marrazien inguruko galderak egiten zizkiela, horren ostean haien usteei buruz hitz egiten zuten apur batean, irakasleak umeak prestatzen zituen irakurmenaren gaiaren inguruan... Modu horretan, umeak testua irakurtzeko orduan ez zeuden hain galduta, eta askoz hobeto ulertzen zituzten kontzeptu espezifikoak zein paragrafo orokorrak.

Beraz, liburuek proposatzen dituzten ariketak primeran daude, eta horien aldekoak gara, oso aproposak iruditzen zaizkigulako gure umeek etorkizunean landu beharreko guztiak lantzeko. Baina, irakaslearen laguntza, gure laguntza, umeak gidatzeko ezinbestekoa dela badakigu aldi berean.




10/19/2016

Ahozkotasunaren ebaluaketa

Pasaden egunean planteatu genituen tailerrak aurrera ateratzeko programazio koherentea behar da. Kontua ez da ahozko ariketa desberdin eta solteak lantzea, baizik eta programazio koherente baten inguruan ariketak sortzea eta banatzea. Gainera ideia eta programazioa pentsatu ostean ebaluazio bat pentsatu beharko diogu eta ebaluazio horren sistematikotasunari eutsi beharko diogu. Izan ere, ebaluazioa nolakoa, jarri beharreko arreta halakoa.


Azken boladan irakasleok ebaluazioari buruz dugun ikuspegia osatzea lortu dugu, eta horrekin batera ebaluazioaren helburuak eta ebaluatzeko metodoak aldatu egin ditugu. Hala ere, oraindik ebaluazioa kalifikazioari oso lotua dugu eskolan.
Ahozko trebetasuna, gainera, berriki sartua da ebaluatzeko baliabideen zerrendan eta oraindik bide luzea dugu egiteko. Izan ere, oraingoz normalizatu gabeko eginkizuna da eta ondorioz metodologia eta formazio mailan nabarmena da hutsunea. Hala ere, gu saiatuko gara.


Baina, edozein ebaluaketa hasi baino lehen, argi izan behar dugu zer ebaluatu nahi dugun, eta ebaluatu nahi dugun horri buruzko informazioa eskuratzeko bide egokia jarri behar dugu. Alferrik da kaleko jardunari erreparatuz eskolako eredu formala bereganatu duen ebaluatzea. Beraz, ZER galderari erantzun behar diogu ondoren NOLA galderari erantzuteko.


ZER ebaluatuko dugu?


Ariketa hauetan zehar umeek euskara formalean aritzeko duten komunikazio gaitasuna ebaluatuko dugu: jendaurreko azalpenak, gertaeren narrazioak…
Beraz, bi kontzepturi emango diegu garrantzi handiena:


  • EGOKITASUNA: Esaten ari dena egoerari eta aurrean dituen entzuleei egokitzea,, diskurtsoaren eta elkarrizketaren arteko bereizketa egitea, jardunaren egokitasun orokorra, alderdi linguistikoa (lexikoa, sintaxia, intonazioa…) eta alderdi diskurtsiboa (hiztegi egokia, tonu egokia, abiadura, esku-gorputz keinuak, ulergarritasuna…).

  • KOMUNIKATZEKO GAITASUNA: Hizkuntza gaitasunaz gain, komunikatzeko gaitasunari ere erreparatu behar zaio. Ahozkoak bere berea du komunikazioa.

NOLA ebaluatuko dugu?

Ebaluaketa hauetan ez gara oso puntalakurloak izango umeek esaten dutenarekin eta orokorrean ebaluatuko ditugu haien hitz egiteko gaitasunak.

NOR-NORI-NORK ebaluatuko du?

Ebaluazioa, gainera, irakasleez gain ikasleek ere egin behar izango dute. Ikasleek bere jarduna eta kideena ebaluatuko dute. Beraz, ebaluatzaileak honakoak izango dira: irakaslea, ikaslea bera, ikaskideak.



Modu horretan ikuspegi desberdinek helburu desberdinak jorratzen lagunduko digute: ikasleak bere jarduna ebaluatzeak egindakoaz gogoeta egiteko eta hobetzeko modua eskainiko du; irakasleak ebaluatuz aldiz egindakoa zenbateraino menderatzen duen ezagutuko dugu; eta amaitzeko, ikasleen artekoa, berriz, komunikazioari buruzko gogoeta talde-mailako irizpideen bueltan biltzea lortuko dugu.

10/16/2016

Ahozkotasuna.

Bideo hau ikusi ostean taldeak bideoari eta bertan agertzen diren ariketei eta informazioari buruzko hausnarketa egin du:


SARRERA:

Ikusitako bideoan, ahozkotasuna lantzeko tailer desberdinak aurki ditzakegu. Eskola horretan, ahozkoa oso gutxi lantzen zela sumatu zuten, horren arrazoi nagusia ikasle kopuru altua izanik. Beraz, ahozkoaren eralbilpen baxu  horri erantzun bat eman nahiean sortu zuten, lan egiteko era berezi hau.

Ahozkotasuna lantzeko tailer desberdinak egiten dituzte. Astean behin, 45 minutuko saioetan 1.zikloko 1. eta 2.mailako ikasleak elkar lan egiten dute.  11 talde desberdinetan nahastuta daude, 8-9 ikasleez osatuta dago talde bakoitza eta 3 astetik behin tailerrez aldatzen dira. Tailer hauek aurrera eramateko, irakasleak kurtso hasieran batzar bat egiten dute haien ideiak elkarbanatzeko asmoz. Irakasle bakoitzak bere proposamena adierazi eta ondoren tailer deberdinak aukeratzen dira, ekintzak ez errepikatzeko.

Azkenik, metodologia honek duen helburu nagusia ahozkotasuna lantzea bada ere, tailer desberdinek aukera ematen dituzte beste hainbat jakintza edo gaitasun garatzeko, esate baterako, denboraren kontzeptua, jolasak, elkarlana, memoria...




ZEINTZUK DIRA TAILERRAK?



Denborarekin jolasten:

  • Zein da jarduera?

Tailer honetan, denboraren kontzeptua lantzen da. Ikasleek hainbat txartel dituzte, gertaera edota istorio bat adierazten duten marrazki desberdinekin eta horiek ordenatu behar dituzte. Ondoren, txartel horien bidez eratutako istorioa, hau da, bertan ikusten dutena ahoz azaldu behar dute. Jarduera hau banaka egiten da.

  • Zer egiten dute ikasleek ?
Ikasleek txartelak ordenatu behar dituzte bertan adierazitako denbora kontuan hartuta eta behin hori eginda hura gainontzeko ikasleei azaldu. Esate baterako, 3 txartel daude, batean pertsona bat agertzen da mahaian eserita arrautz bat jaten, beste batean pertsona bat agertzen da arrautz bat frigitzen eta hirugarren batean gizon bat agertzen da hozkailutik arrautz bat hartzen. Ikasleek hiru txartel horiek ordenatu beharko dituzte denbora kontuan hartuta, hau da, zer gertatu den lehenengo eta zer ondoren kontuan hartuz. Azkenik, txartel ordenatuetan adierazitako gertaera azaldu beharko dute banan banan.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleek, txartelak banatu ondoren, adi egon behar du ikasleen zailtasunak antzeman eta horiek konpontzen laguntzeko. Gainera, aztertu beharko du ikasle bakoitzaren ahozko garapena edota jarduera honen bidez lortu nahi diren helburuak lortzen ari diren.

Ipuinekin jolasten:

Irakasleak ipuin bat erabakitzen du, kasu honetan kukubiltxo. Umeek hasieran ez dute jakin ipuina zein zen. Irakasleak irudiak erakutsi dizkie eta beraiek ipuina antolatu beharra izan dute, hau da, irakasleak eman dizkien irudiak ordenatu dituzte deskribapena ahoz gora egiten zuten bitartean. Jolas bat izango balitz bezala planteatu du irakasleak. Behin ipuina ordenatuta, beraiek ipuina asmatzeko aukera izan dute, irudimena landuz. Eta azkenik, irakasleak benetako ipuina irakurri die eta beraiek asmatutako horrekin alderatzeko aukera izan dute.

Ipuinei ahotsa jartzen:

Irakasleak arbelean (edota ordenagailuan) irudi desberdinak jartzen ditu, ipuin batek dituen irudien segida bat hain zuzen. Orduan, ikasleek irudi horien deskribapenak egiten dituzte, ipuinari ahotsa jartzen diotelarik.

Alfabetoa sortzen:

  • Zein da jarduera?

Jarduera hau taldeko jolasa den arren taldean parte hartzeko orduan bakarrik arituko dira umeak. Ume bakoitzari pieza kopuru jakin bat emango zaio, eta pieza horiek alfabetoaren letren formak izango dituzte. Pieza bat egongo da letra bakoitzeko. Beraz umeek haien letraren txanda denean pieza mahai gainean utzi beharko dute, haien letraren aurretik doanaren ostean. Baina, letra uzterako orduan letra horrekin hasten den euskarazko edozein hitz esan behar dute. Burura datorkien lehena. Modu horretan, mahi gainean alfabeto osoa beteko dute eta honen letrekin hasten diren hitz asko ikasi eta barneratuko dituzte..

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Ikasleek haien sormen zein oroimenarekin pieza guztiak jarri beharko dituzte bakoitzarekin hitz ezberdin bat esanez alfabeto osoa sortu arte. Adibidez, “l” lehoia. Etab.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleak umeak laguntzen ditu. Izan ere, ume batzuei, adinaren arabera, ez zaizkie bat-batean letra jakin batekin hasten diren hitzak okurritzen. Beraz, irakasleak noizbehinka lagundu behar ditu jolasa aspergarria ez bilakatzekotan.




Soka saltoa:

  • Zein da jarduera?

Jarduera hau taldeko jolasa da. Soka batekin, edo birekin, jolasten da, eta bi pertsonek soka mugituko dute gainelakoek sokara sartu, bertan saltoak heman, eta sokatik atera behar dira. Hau guztia sokaren mugimendua gelditu gabe. Sokaren barruan banaka, binaka, hirunaka edo taldeka egin daiteke salto, eta kanpoan begiratzen ari diren umeak, zein soka mugitzen ari direnak, abestiak abestuko dituzte. Abestia bukatzerakoan sokaren barruan dagoen pertsona atera egin beharko da.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Umeak soka saltoan aritu behar dira (gimnasioan zein patioan) euskaraz mintzatzen diren artean. Barruan pertsona bat salto egiten ari den bitartean, gainera, euskaraz idatzita dauden hainbat abesti abestu beharko dituzte.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleek sokari bueltak eman ahal dizkiote, ikasleak euskeraz ari diren ziurtatu, nola egiten duten salto ikusi eta euskarazko abestiak haiekin abestu.

Memoria jokoak:

  • Zein da jarduera?

Jarduera bikoteen jolasa da. Kartekin jolasten da, eta horien artean berdinak diren kartak daude bikoteak osatuz. Jokoaren helburua, kartak buruz-behera jarriz, bikoteak altxatzea da. Ez badira bikoteak ateratzen kartak berriz bere lekura bueltatzen dira, eta bikote bat altxatzen bada honekin geratzen zara. Azkenean karta guztiak altxatuko dira eta gero zenbat bikote altxatu dituzun zenbatuko da.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Ikasleek mahaiaren inguruan jartzen dira zutik, mahaiaren gainean kartak daude jarrita jada eta txanda errespetatuz bikoteak altzatzen saiatzen dira. Behin bikote bat altxatuta honen deskribapen bat egiten dute horrela ahozkoa landuz.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakaslea bitartean jolasa bideratzen doa eta ikasleei deskribapenekin laguntzen die zuzenketak eginez eta hitz berriak proposatuz.




Dadoen jokoa:

  • Zein da jarduera?

Dado batzuk jartzen dira lurrean, eta hauen aurpegi bakoitzean zenbaki eta irudiak daude. Dadoak botaz ateratzen diren zenbaki eta irudiekin zentzuzko esaldi bat egin behar dute ikasleek.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Dadoen inguruan borobilean eseritzen dira irakaslearekin batera, batek dadoak botatzen ditu eta beste batek esaldia osatu behar du. Txandak errespetatu behar dira eta bai jaurtitzailea bai esaldia esaten duena aldatu behar dira.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakaslea borobilean eserita dago ikasleekin batera eta jolasa bideratzen doa ikasleei lagunduz eta aholkuak emanez.

Antzararen jokoa:

  • Zein da jarduera?

Jarduera Antzararen jokoaren antzekoa da, baina kasila bakoitzean argazki txiki bat dago. Ikasleek dadoa bota eta jausten diren kasila deskribatu behar dute. Horrela ahozkoa landu egiten dute. Txandak errespetatuz jolasten dute eta 4 edo 5 pertsonako taldeetan banatuta daude.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Bere fitxa mugitzen duen ikaslea deskribapena egin behar du eta bai irakaslea bai beste klasekideek honi entzun behar diote. Behin hau eginda beste baten txanda da.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleak ziurtatu behar da deskribapenak egokiak direla eta erabiltzen diren hitzak egokiak direla. Horrela ez bada aholkuak eta pistak ematen die ikasleei eta laguntzen saiatzen da.

Irudien jokoa:

  • Zein da jarduera?

Joko honetan, ikasleek irudi desberdinak dituzte haien eskuetan eta aurretik hautatua izan den ikasleak ematen dituen aginduak bete behar dituzte; Ordena horiek irudien kokapenari buruzkoak izango dira. Jarduera hau oso aproposa da hizkuntzaren ahozko erabilera lantzeko eta gainera ikasleen parte hartzea sustatzeko.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Ikasle batek arduraduna da eta irudiekin egin beharrekoa esango die bere klasekideei; hauek, kasu egin beharko diote eta esaten duen guztia bete beharko dute. Azkenean, hasieran aukeratutako ikasleak besteen emaitzak zuzenduko ditu.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleek ikasle arduradunak esaten duen guztia adi entzun beharko dute eta zerbait txarto esaten badu, hori zuzendu beharko diote. Horrez gain, ikasle horrek azkenean egiten dituen zuzenketak gainbegiratuko ditu.




TAILER HAUEK FUNTZIONATZEN DUTE?


Ikasleen ustez, tailer hauek oso baliagarriak izan dira haien ahozko komunikazioa lantzeko. Haiei gehien gustatu zaiona euskaraz hitz egitea eta tailerrak dibertigarriak izatea izan da. Horrez gain, talde txikiak izatean, errazago egin zaie euskara lotsarik gabe hitz egitea eta denon hitzetan, klasean baino euskara gehiago hitz egin dute tailerretan. Ikasleen hitz hauek entzun ostean, nahiko argi geratzen zaigu tailerren ondorioak oso positiboak izan direla eta nahi zuten ondorioa lortu dutela: ikasleek euskaraz hitz egitea eta ondo pasatzea.