11/06/2016

Idazmena ebaluatzeko estrategiak:


Sin título.jpg

EBALUAZIOA

  • ALDAGAIAK:

    • Nola idatzi dute: Bakarrik. Eskuz.
    • Testu mota: Azalpen testua.
    • Testuaren luzeera: 14 lerro, 106 hitz.

Gainera, aldagaien artean, kontutan izan behar dugu, zenbat kostatu zaien testua idaztea eta baita testuingurua ere, ikasleen euskara mailari dagokionez.

  • HELBURU EDO ERABILERAK: Planteatuako helburu betetzen du, izan ere, zer, nola eta noiz gertatu den azaltzen digu ikasleak. Azalpen testu baten egitura mantentzen du.

  • ASPEKTUAK:

    • Ortografia: Hospitalera.

    • Kohesioa: Nahiko ondo kohesionatua dago testua baina, lokailu bat edo beste txarto erabiltzen ditu (berriz lokailua txarto erabiltzen du esaterako).

    • Lexikoa: Badaude zenbait hitz testuan desegokiak direnak; esaterako (txokatu, atenditu, sobrebibitu).

    • Hitzen errepikapena: Zenbait esaldi eta hitz errepikatzen ditu.

    • Estruktura: Paragrafoen falta nabaria. Hala ere, gertaera baten egitura mantentzen du; hasiera, korapiloa et amaiera.

    • Puntuazioa: Komak eta puntuak era egokian erabiltzen ditu.

    • Estetika: Nahiko txukuna da, ondo ulertzen da baina batzuetan hitzen arteko espazioa ez du errespetatzen.

    • Gramatika: Aditzen erabilera nahiko desegokia da, izan ere, aditza erabiltzerako orduan, singularra eta plurala ez ditu bereizten. Gainera, hitzen arteko espazioa ez ditu errespetatzen, hau da, hitzak elkartzen ditu (akeneangizona).

NOLA ZUZENDUKO GENIEKE? NOLA HOBETU TESTUA HAURREKIN?

Lehendabizi, irakasleak ikasle bakoitzaren testuan egindako akatsak borobilduko lituzke eta ondoren, ikasleari berriz idatzitakoa emango lioke, aldaketak egiteko aukera eskainiz. Ikasleak gero, bikoteka jarriko genituzke, norberak bere lanean izandako akatsa zuzentzeko gai izan ez baldin bada, beste ikaskide baten laguntza izan dezan.


IDAZMENAREN EBALUAZIOA: TESTUAK ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

Honen arabera, hiru bloketan antolatzen da ebaluazioa:

  • Komunikazio-egoerara egokitzea (Gaitasun Soziolinguistikoa)
  • Koherentzia eta kohesioa (Gaitasun Diskurtsiboa)
  • Morfosintaxia, lexikoa eta ortografia (Gaitasun Linguistikoa)

Beraz, irizpde hauek kontuan hartuta gure testuaren ebaluzioa honako hau izan beharko litzateke:

  • Helburua betetzen du; zer, non, nola, nork azaltzen du eta nahiko objektiboa da.

  • Ideiak eta datuak egokiak izan arren, errepikatzen dira; informazioa ondo antolatuta dago (“gero”, “azkenean”). Nolanahi ere, gutxieneko koherentzia eta kohesioa gordetzen dira (nahiz eta lokailuren bat txarto erabili: “berriz, ere bai,”). Lehen aldian idatzita dago eta ondorio laburra agertzen da.

  • Sintaxia oinarrizkoa da eta hitzak errepikatzen dira. Akats ortografiko eta gramatikal batzuk agertzen dira eta aditz laguntzaileak txarto erabiltzen dira batzuetan (“puntuak kendu zioten”, “lagunak izan zioten”). Lexiko desegokia (“txokatu”, “atenditu”, “sobrebibitu”).


TESTUAK ZUZENTZEKO KONTUAN HARTU BEHARREKOA

Ikasleak ikas ditzakeen gauzak soilik zuzenduko dizkiogu, ulertu edota barneratu ezin dituenak alde batera utziz. Gainera, ikasleak egindakoa gogoan dugunean zuzentzen saiatuko gara, hau da, idazten duen  momentuan edo handik gutxira. Egingo dizkiogun zuzenketak zehatzak izan behar dira eta ez orokorrak. Bestalde, gelan horretarako denbora tarte bat utziko genieke beraien artean testuaren inguruko gauzak komenta ditzaten. Argi dugu, ahal izanez gero, bakarka hitz egin nahiko genuekeela ikasle bakoitzarekin, ikasleak errazago uler gaitzan. Azkenik, kontziente izan behar gara, gure ikasleak berak egindako lanaren zati bat zuzendu behar duela, beraz, irakasleak zuzenketak egitean, ikaslea hiztegia kontsultatzera edo, akatsaren inguruko pisten bitartez akatsak bilatzera eraman behar du.

Cassany: esteka honetatik aterata.