9/19/2016

Kaixo!

   Apatxeak taldea gara eta blog honen bitartez hizkuntzaren irakaskuntzaren didaktikari buruzko ideiak, ekarpenak eta berriak helduaraziko dizkizuegu.

  Ekarpenak egiteaz gain, haien inguruko informazioa, iturriak, proiektuak, estekak eta datu interesgarriak egongo dira blogean eskuragai baita ere, eta denok batera ikasiko dugu hizkuntza bat irakasteak dituen zailtasun zein erreztasunak.

   Azkenik, aipatu beharra dugu gure helburu nagusia jakintzak barneratzea dela, baina ikasteko prosezu osoan zehar ongi pasatzea da talde bezala lortzen saiatuko garena. Modu horretan, ikasteko prosezua dibertigarria izango da eta irakasgai hau gogoratzerakoan oroipen onak izatea espero dugu.

    ELKARTU ZAITEZ APATXEEKIN ETA INOIZ BAINO GEHIAGO IKASI!