9/27/2016

Hezkuntzari buruzko artikulua


Taldeak, oraingoan, artikulu hau aukeratu egin du D ereduari buruz hitz egiteko eta D eredua defendatzeko, eta aldi berean klasekideak kontzientziatzeko. Azken finean, badaude tokiak non oraindik ez dagoen D ereduan ikasteko aukerarik, edo aukera bai baina ez instituzioen laguntzarik.

Beraz, artikulu honen bidez taldeak lortu nahi duena da irakurtzen duen orok eredu elebidun batean ikasterakoan izan duen sorte onaz kontzientziatzea eta horri buruz banakako hausnarketa egitea.

Gainera, norbaitek euskaraz ikasteko eskubidearen alde borrokatzen ari diren pertsonak laguntzera elkartzen bada, gainera, gure helburua primeran beteko dugu.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

"D EREDUA ETA BERE IRAKASLEGOA DEFENDATUKO DITUZTE IRUÑEAN".

Nafarroako Hezkuntza alorreko eragileek deituta, D ereduaren aldeko manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Iruñean, ‘Hezkuntzan, kolore guztiak’ lelopean.

Guardia Zibilak Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen irakasleen inguruan egin zuen txostenaren ondotik, euskarazko irakaskuntzaren aldeko adierazpen eta agerraldiak ugaritu egin dira. 
LAB, ELA, STEE-EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak eta beste hainbat eragilek txosten hori Nafarroan euskarazko irakaskuntzari eraso egiteko erabili dela salatu zuten eta gaur arratsaldeko 18.00etarako manifestazioa deitu zuten, ‘Hezkuntzan, kolore guztiak’ lelopean. Antoniuttitik abiatuko da.
Atzo bertan, Iturrama, Hegoalde, Amaiur eta San Frantzisko eskoletako guraso elkarteek D ereduko irakaslegoaren «lan zuzena» defendatu eta haien aurkako «intoxikazio» kanpaina salatu zuten.
«D eredua Nafarroan eredu iraki, bat-egile, integratzaile eta eleanitza da», nabarmendu eta eredu hori dela herrialde horretan «elebitasuna bermatzen duen bakarra» adierazi zuten.
D ereduaren aurkako kanpainak «ezer lortu badu», harekiko gurasoek zuten konpromisoa sendotzea izan dela azpimarratu zuten, eta gaurko manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Benetako artikulua irakurtzeko egizu click HEMEN.