9/27/2016

Curriculumeko kontzeptuak aztertzen.

Kulturartekotasuna [80º orrialdea]: Gure gizartean dauden kultur mota guztiak, hots, talde handien eta txikien kultura desberdinak ezagutu, ulertu eta errespetatzeko heztea, bakoitzaren alderdiei buruzko gogoetak eraginez.

Eskolak kulturartekotasuna landu beharko luke ahal duen esparru guztietan. Modu horretan umeek ikasiko dute edozein pertsona errespetatzen, nondik datozen edo zer pentsatzen duten kontuan hartu gabe, pertsona ikusiz eta ez bere jatorria.

Irteera profila [2º orrialdea]: Umeek, orokorrean, kurtso bakoitza bukatzerakoan eduki beharko luketen maila. Adibidez, umeek 3º mailara heltzen diren momenturako, irakurtzen jakin beharko lukete. Beraz, irteera-profil orokorraren inguruan ardaztuko dira ikastetxeko Hezkuntza Proiektua, hobekuntza-planak, Oinarrizko Hezkuntzako programazioa, garapena eta ebaluazioa, eta irakasleen prestakuntza.

Eskolak kontuan hartu beharko luke umeen irteera profila kontzeptuak ez errepikatzeko; hau da, umeek materia utzi dituzten tokian jarraitu ahal izateko. Adibidez, irakurtzen badakite, ez dute irakurtzen berriz ikasi behar, horrek denbora galera bat suposatuko lukeelako.