Testuari buruzko informazioa:
Ze baliabide lantzen dira irakurketa honetan eta ze ariketaren bitartez?
Testu hau 1º zikloko 2º mailan lantzeko testua da (7 urte). Umeak irakurtzen dakitenean baina oraindik irakurtzen duten guztia barneratzea kostatu egiten zaienean.
ShildeShare aurkezpen batetik aterata dago (hemendik), eta laguntza gelarako ariketen multzoen barruan dago sailkatuta. Hau da, euskara irakasgaia eta honetan barneratu beharreko gaiak hobeto ulertzera eta barneratzera lagunduko dituen irakurgai bat da.
Oso aproposa iruditu zaigu ariketa hau burutzeko. Ez delako baliabide normala, baizik eta errefortzurako baliabidea, eta horrek suposatzen du, beraz, edukiak eta hauek ikastea nabarmentzen direla testu honen funtzioen artean.
Ze baliabide lantzen dira irakurketa honetan eta ze ariketaren bitartez?
Informazioa berreskuratzea:
Ariketa mota hauen bidez, ez da testu osoko informazioa ulertzea eskatzen, baizik eta testuaren barneko informazio puntuala aurkitzea. Honekin, ikasleak testuan ageriko informazioa aurkitzeko bai ote den frogatu nahi da.
Goiko jardueran, hurrengo galderek dute informazioa berreskuratzeko helburua:
- Nortzuk dira istorio honetako protagonistak? (Pertsonaiak identifikatzea)
- Nor dago izkutatuta? (Tokia identifikatzea)
- Nora doa lehenengo Aitor, aitonaren bila? (Tokia identifikatzea)
- Eta gero, nora doa bila? (Tokia identifikatzea)
- Non dago aitona? (Tokia identifikatzea)
- Aitonak, besarkada ala musua, ematen dio Aitorri? (Xehetasuna ezagutzea)
- Zer esaten du aitonak azkenean? (Xehetasuna ezagutzea)
Galdera guzti hauek testua hitzez hitz ulertzeko galderak dira, eskatzen duten informazio zehatza erantzun behar baita, ezer gehiago.
Interpretazioa:
Irakurtzeko modu honen bidez testuaren zatiak elkarren artean erlazionatzen ditugu eta, osotasunari dagokionez, zatien arteko koherentzia eta zentzua bilatzen dugu. Gainera , ondorioak eta inferentziak egiten ditugu, testuan ez baitago informazio osoa. Testua sakon ulertzeko ezin aproposagoa da irakurketa mota hau.
Irakurgaian interpretazioa lantzen den jakiteko hurrengo galdera motak bilatu behar ditugu: Informazioa kontrastatzeko galderak (pertsonaien arteko erlazioak azaltzea, tokien arteko erlazioa...), ondorioak ateratzeko galderak (Igarpenak, pertsonai jakin baten asmoak igertzea, ikasketa morala ikustea...) eta laguntza probak identifikatzeko galderak (kasualitate erlazioa ulertzea, egilearen asmoa zein den suposatzea...)
Beraz badakigu testuan interpretazioa lantzen dela 3º ariketaren bidez:
- 3. Ariketa ondorioa eta inferentzia lantzeko baliogarria da, konkretuki esanahia ondorioztatzeko testuingurutik abiaturik eta pertsonaia jakin baten asmoa zein den ondorioztatzea du helburu.
Testuaren edukiari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena:
Baliabide honen bidez, irakurleak munduaz dakiena erabiltzen du testua interpretatu eta ulertzeko. Gainera, testuaren gaineko gogoeta bilatzen da, hau da, testuaren errealitatea kontuan hartuta, horren ikasleek inguruko erreflexioa egitea.
Testuaren edukia argia da eta balore etiko bat jasotzen du bere baitan, bizikidetza hain zuzen ere. Testuan, aitonaren maitasuna eta bizikidetza adierazten dela esan dezakegu. Beraz, ikasleek testu honen edukia errealitatera eramanez, hurrengo galderak gogoetara eramaten ditu:
- Gustatu al zaizu istorioa? Zergatik? (Egileak gaiaren gainean duen jarrera balioestea / Testuko informazioa osoa eta argia ote den iritzia ematea.)
- Eta zure aitona nolakoa da? Zer egiten duzue? Asko maite zaitu? (Deskribatutako gertakariak benetan gertatzeko aukera balioestea / Edukia bizikidetza, etika, estetika eta abarretarako arauekin erkatzea.)
Bestelako baliabideak betetzeko ze ariketa proposatuko zenituzkete?
Testuaren ulermen globala:
Ulermen globalaren bidez testua bere osotasunean hartu nahi da. Irakurketa mota honetan multzoak du garrantzia, ez xehetasunek. Irakurleak helburu jakin batekin irakurtzen du: testuan esaten denaren ideia orokorra izatea. Beraz, argi ikus dezakegu irakurri dugun testu honetan ez daudela konpetentzia honen adibiderik.
Testuaren ulermen globalaren inguruko ariketak lantzeko hurrengo jarduerak egin beharko genituzke:
- Testuaren ideia nagusia ondorioztatzea.
- Testua laburbiltzea.
- Mapa edo koadro baten, Interneteko orri nagusi baten... helburua zein den azaltzea.
Testuaren formari buruzko hausnarketa eta testuaren balioespena:
Testuaren formaren inguruko lanketa egiteko honako ariketa edota jarduera hauek egin genitake:
Testuaren formaren barnean, testuaren estiloa, erregistroa, egitura...sartuko lirateke, hau da, testuaren alderdi formaletan oinarrituriko ikusmoldea. Esan beharra dago testu honen ariketetan, ez dela inolako erreferentziarik egiten atal honi. Izan ere, ez dira testuaren egiturari buruzko galderak egiten (zeintzuk dira testu honen zatiak?), edota ez dira testu genero bati hasiera eta bukaera ematen dioten ohiko esaldiak lantzen. Bestalde, erregistroaren gaineko galderarik ez da egiten.
Testuaren formaren inguruko lanketa egiteko honako ariketa edota jarduera hauek egin genitake:
- Testuaren egiturari buruzko galderak
- Testu baten funtsezko zatiak zein diren.
- Testu genero bati hasiera eta bukaera ematen dioten ohiko esaldiak zein diren.
- Testuaren estiloaren eta erregistroaren gaineko galderak
- Errepikatzen diren hitzen gaineko hausnarketa egitea. Sinonimoak landu.
- Zenbait adjektibo ordezkatzea eta emaitza balioestea
Hausnarketa:
Gai honi buruzko hausnarketa bat egiterako orduan taldearen ondorioa hurrengoa da: Normalean, guk eskoletan ikusitako irakurmenek, nahiko ondo hartzen zituzten hemen ikusitako puntuak bere baitan. Hala ere, irakaslearen laguntza gabe umeek testu jakin batzuk ulertzea lortezina izango litzateke.
Izan ere, gure praktiketan zehar ikusi ahal izan dugu gure praktiketako tutore/irakasleak irakurketa aurretik umeei orrialdean zeuden marrazien inguruko galderak egiten zizkiela, horren ostean haien usteei buruz hitz egiten zuten apur batean, irakasleak umeak prestatzen zituen irakurmenaren gaiaren inguruan... Modu horretan, umeak testua irakurtzeko orduan ez zeuden hain galduta, eta askoz hobeto ulertzen zituzten kontzeptu espezifikoak zein paragrafo orokorrak.
Beraz, liburuek proposatzen dituzten ariketak primeran daude, eta horien aldekoak gara, oso aproposak iruditzen zaizkigulako gure umeek etorkizunean landu beharreko guztiak lantzeko. Baina, irakaslearen laguntza, gure laguntza, umeak gidatzeko ezinbestekoa dela badakigu aldi berean.