10/19/2016

Ahozkotasunaren ebaluaketa

Pasaden egunean planteatu genituen tailerrak aurrera ateratzeko programazio koherentea behar da. Kontua ez da ahozko ariketa desberdin eta solteak lantzea, baizik eta programazio koherente baten inguruan ariketak sortzea eta banatzea. Gainera ideia eta programazioa pentsatu ostean ebaluazio bat pentsatu beharko diogu eta ebaluazio horren sistematikotasunari eutsi beharko diogu. Izan ere, ebaluazioa nolakoa, jarri beharreko arreta halakoa.


Azken boladan irakasleok ebaluazioari buruz dugun ikuspegia osatzea lortu dugu, eta horrekin batera ebaluazioaren helburuak eta ebaluatzeko metodoak aldatu egin ditugu. Hala ere, oraindik ebaluazioa kalifikazioari oso lotua dugu eskolan.
Ahozko trebetasuna, gainera, berriki sartua da ebaluatzeko baliabideen zerrendan eta oraindik bide luzea dugu egiteko. Izan ere, oraingoz normalizatu gabeko eginkizuna da eta ondorioz metodologia eta formazio mailan nabarmena da hutsunea. Hala ere, gu saiatuko gara.


Baina, edozein ebaluaketa hasi baino lehen, argi izan behar dugu zer ebaluatu nahi dugun, eta ebaluatu nahi dugun horri buruzko informazioa eskuratzeko bide egokia jarri behar dugu. Alferrik da kaleko jardunari erreparatuz eskolako eredu formala bereganatu duen ebaluatzea. Beraz, ZER galderari erantzun behar diogu ondoren NOLA galderari erantzuteko.


ZER ebaluatuko dugu?


Ariketa hauetan zehar umeek euskara formalean aritzeko duten komunikazio gaitasuna ebaluatuko dugu: jendaurreko azalpenak, gertaeren narrazioak…
Beraz, bi kontzepturi emango diegu garrantzi handiena:


  • EGOKITASUNA: Esaten ari dena egoerari eta aurrean dituen entzuleei egokitzea,, diskurtsoaren eta elkarrizketaren arteko bereizketa egitea, jardunaren egokitasun orokorra, alderdi linguistikoa (lexikoa, sintaxia, intonazioa…) eta alderdi diskurtsiboa (hiztegi egokia, tonu egokia, abiadura, esku-gorputz keinuak, ulergarritasuna…).

  • KOMUNIKATZEKO GAITASUNA: Hizkuntza gaitasunaz gain, komunikatzeko gaitasunari ere erreparatu behar zaio. Ahozkoak bere berea du komunikazioa.

NOLA ebaluatuko dugu?

Ebaluaketa hauetan ez gara oso puntalakurloak izango umeek esaten dutenarekin eta orokorrean ebaluatuko ditugu haien hitz egiteko gaitasunak.

NOR-NORI-NORK ebaluatuko du?

Ebaluazioa, gainera, irakasleez gain ikasleek ere egin behar izango dute. Ikasleek bere jarduna eta kideena ebaluatuko dute. Beraz, ebaluatzaileak honakoak izango dira: irakaslea, ikaslea bera, ikaskideak.



Modu horretan ikuspegi desberdinek helburu desberdinak jorratzen lagunduko digute: ikasleak bere jarduna ebaluatzeak egindakoaz gogoeta egiteko eta hobetzeko modua eskainiko du; irakasleak ebaluatuz aldiz egindakoa zenbateraino menderatzen duen ezagutuko dugu; eta amaitzeko, ikasleen artekoa, berriz, komunikazioari buruzko gogoeta talde-mailako irizpideen bueltan biltzea lortuko dugu.

10/16/2016

Ahozkotasuna.

Bideo hau ikusi ostean taldeak bideoari eta bertan agertzen diren ariketei eta informazioari buruzko hausnarketa egin du:


SARRERA:

Ikusitako bideoan, ahozkotasuna lantzeko tailer desberdinak aurki ditzakegu. Eskola horretan, ahozkoa oso gutxi lantzen zela sumatu zuten, horren arrazoi nagusia ikasle kopuru altua izanik. Beraz, ahozkoaren eralbilpen baxu  horri erantzun bat eman nahiean sortu zuten, lan egiteko era berezi hau.

Ahozkotasuna lantzeko tailer desberdinak egiten dituzte. Astean behin, 45 minutuko saioetan 1.zikloko 1. eta 2.mailako ikasleak elkar lan egiten dute.  11 talde desberdinetan nahastuta daude, 8-9 ikasleez osatuta dago talde bakoitza eta 3 astetik behin tailerrez aldatzen dira. Tailer hauek aurrera eramateko, irakasleak kurtso hasieran batzar bat egiten dute haien ideiak elkarbanatzeko asmoz. Irakasle bakoitzak bere proposamena adierazi eta ondoren tailer deberdinak aukeratzen dira, ekintzak ez errepikatzeko.

Azkenik, metodologia honek duen helburu nagusia ahozkotasuna lantzea bada ere, tailer desberdinek aukera ematen dituzte beste hainbat jakintza edo gaitasun garatzeko, esate baterako, denboraren kontzeptua, jolasak, elkarlana, memoria...




ZEINTZUK DIRA TAILERRAK?



Denborarekin jolasten:

  • Zein da jarduera?

Tailer honetan, denboraren kontzeptua lantzen da. Ikasleek hainbat txartel dituzte, gertaera edota istorio bat adierazten duten marrazki desberdinekin eta horiek ordenatu behar dituzte. Ondoren, txartel horien bidez eratutako istorioa, hau da, bertan ikusten dutena ahoz azaldu behar dute. Jarduera hau banaka egiten da.

  • Zer egiten dute ikasleek ?
Ikasleek txartelak ordenatu behar dituzte bertan adierazitako denbora kontuan hartuta eta behin hori eginda hura gainontzeko ikasleei azaldu. Esate baterako, 3 txartel daude, batean pertsona bat agertzen da mahaian eserita arrautz bat jaten, beste batean pertsona bat agertzen da arrautz bat frigitzen eta hirugarren batean gizon bat agertzen da hozkailutik arrautz bat hartzen. Ikasleek hiru txartel horiek ordenatu beharko dituzte denbora kontuan hartuta, hau da, zer gertatu den lehenengo eta zer ondoren kontuan hartuz. Azkenik, txartel ordenatuetan adierazitako gertaera azaldu beharko dute banan banan.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleek, txartelak banatu ondoren, adi egon behar du ikasleen zailtasunak antzeman eta horiek konpontzen laguntzeko. Gainera, aztertu beharko du ikasle bakoitzaren ahozko garapena edota jarduera honen bidez lortu nahi diren helburuak lortzen ari diren.

Ipuinekin jolasten:

Irakasleak ipuin bat erabakitzen du, kasu honetan kukubiltxo. Umeek hasieran ez dute jakin ipuina zein zen. Irakasleak irudiak erakutsi dizkie eta beraiek ipuina antolatu beharra izan dute, hau da, irakasleak eman dizkien irudiak ordenatu dituzte deskribapena ahoz gora egiten zuten bitartean. Jolas bat izango balitz bezala planteatu du irakasleak. Behin ipuina ordenatuta, beraiek ipuina asmatzeko aukera izan dute, irudimena landuz. Eta azkenik, irakasleak benetako ipuina irakurri die eta beraiek asmatutako horrekin alderatzeko aukera izan dute.

Ipuinei ahotsa jartzen:

Irakasleak arbelean (edota ordenagailuan) irudi desberdinak jartzen ditu, ipuin batek dituen irudien segida bat hain zuzen. Orduan, ikasleek irudi horien deskribapenak egiten dituzte, ipuinari ahotsa jartzen diotelarik.

Alfabetoa sortzen:

  • Zein da jarduera?

Jarduera hau taldeko jolasa den arren taldean parte hartzeko orduan bakarrik arituko dira umeak. Ume bakoitzari pieza kopuru jakin bat emango zaio, eta pieza horiek alfabetoaren letren formak izango dituzte. Pieza bat egongo da letra bakoitzeko. Beraz umeek haien letraren txanda denean pieza mahai gainean utzi beharko dute, haien letraren aurretik doanaren ostean. Baina, letra uzterako orduan letra horrekin hasten den euskarazko edozein hitz esan behar dute. Burura datorkien lehena. Modu horretan, mahi gainean alfabeto osoa beteko dute eta honen letrekin hasten diren hitz asko ikasi eta barneratuko dituzte..

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Ikasleek haien sormen zein oroimenarekin pieza guztiak jarri beharko dituzte bakoitzarekin hitz ezberdin bat esanez alfabeto osoa sortu arte. Adibidez, “l” lehoia. Etab.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleak umeak laguntzen ditu. Izan ere, ume batzuei, adinaren arabera, ez zaizkie bat-batean letra jakin batekin hasten diren hitzak okurritzen. Beraz, irakasleak noizbehinka lagundu behar ditu jolasa aspergarria ez bilakatzekotan.




Soka saltoa:

  • Zein da jarduera?

Jarduera hau taldeko jolasa da. Soka batekin, edo birekin, jolasten da, eta bi pertsonek soka mugituko dute gainelakoek sokara sartu, bertan saltoak heman, eta sokatik atera behar dira. Hau guztia sokaren mugimendua gelditu gabe. Sokaren barruan banaka, binaka, hirunaka edo taldeka egin daiteke salto, eta kanpoan begiratzen ari diren umeak, zein soka mugitzen ari direnak, abestiak abestuko dituzte. Abestia bukatzerakoan sokaren barruan dagoen pertsona atera egin beharko da.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Umeak soka saltoan aritu behar dira (gimnasioan zein patioan) euskaraz mintzatzen diren artean. Barruan pertsona bat salto egiten ari den bitartean, gainera, euskaraz idatzita dauden hainbat abesti abestu beharko dituzte.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleek sokari bueltak eman ahal dizkiote, ikasleak euskeraz ari diren ziurtatu, nola egiten duten salto ikusi eta euskarazko abestiak haiekin abestu.

Memoria jokoak:

  • Zein da jarduera?

Jarduera bikoteen jolasa da. Kartekin jolasten da, eta horien artean berdinak diren kartak daude bikoteak osatuz. Jokoaren helburua, kartak buruz-behera jarriz, bikoteak altxatzea da. Ez badira bikoteak ateratzen kartak berriz bere lekura bueltatzen dira, eta bikote bat altxatzen bada honekin geratzen zara. Azkenean karta guztiak altxatuko dira eta gero zenbat bikote altxatu dituzun zenbatuko da.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Ikasleek mahaiaren inguruan jartzen dira zutik, mahaiaren gainean kartak daude jarrita jada eta txanda errespetatuz bikoteak altzatzen saiatzen dira. Behin bikote bat altxatuta honen deskribapen bat egiten dute horrela ahozkoa landuz.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakaslea bitartean jolasa bideratzen doa eta ikasleei deskribapenekin laguntzen die zuzenketak eginez eta hitz berriak proposatuz.




Dadoen jokoa:

  • Zein da jarduera?

Dado batzuk jartzen dira lurrean, eta hauen aurpegi bakoitzean zenbaki eta irudiak daude. Dadoak botaz ateratzen diren zenbaki eta irudiekin zentzuzko esaldi bat egin behar dute ikasleek.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Dadoen inguruan borobilean eseritzen dira irakaslearekin batera, batek dadoak botatzen ditu eta beste batek esaldia osatu behar du. Txandak errespetatu behar dira eta bai jaurtitzailea bai esaldia esaten duena aldatu behar dira.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakaslea borobilean eserita dago ikasleekin batera eta jolasa bideratzen doa ikasleei lagunduz eta aholkuak emanez.

Antzararen jokoa:

  • Zein da jarduera?

Jarduera Antzararen jokoaren antzekoa da, baina kasila bakoitzean argazki txiki bat dago. Ikasleek dadoa bota eta jausten diren kasila deskribatu behar dute. Horrela ahozkoa landu egiten dute. Txandak errespetatuz jolasten dute eta 4 edo 5 pertsonako taldeetan banatuta daude.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Bere fitxa mugitzen duen ikaslea deskribapena egin behar du eta bai irakaslea bai beste klasekideek honi entzun behar diote. Behin hau eginda beste baten txanda da.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleak ziurtatu behar da deskribapenak egokiak direla eta erabiltzen diren hitzak egokiak direla. Horrela ez bada aholkuak eta pistak ematen die ikasleei eta laguntzen saiatzen da.

Irudien jokoa:

  • Zein da jarduera?

Joko honetan, ikasleek irudi desberdinak dituzte haien eskuetan eta aurretik hautatua izan den ikasleak ematen dituen aginduak bete behar dituzte; Ordena horiek irudien kokapenari buruzkoak izango dira. Jarduera hau oso aproposa da hizkuntzaren ahozko erabilera lantzeko eta gainera ikasleen parte hartzea sustatzeko.

  • Zer egiten dute ikasleek ?

Ikasle batek arduraduna da eta irudiekin egin beharrekoa esango die bere klasekideei; hauek, kasu egin beharko diote eta esaten duen guztia bete beharko dute. Azkenean, hasieran aukeratutako ikasleak besteen emaitzak zuzenduko ditu.

  • Zer egiten dute irakasleek?

Irakasleek ikasle arduradunak esaten duen guztia adi entzun beharko dute eta zerbait txarto esaten badu, hori zuzendu beharko diote. Horrez gain, ikasle horrek azkenean egiten dituen zuzenketak gainbegiratuko ditu.




TAILER HAUEK FUNTZIONATZEN DUTE?


Ikasleen ustez, tailer hauek oso baliagarriak izan dira haien ahozko komunikazioa lantzeko. Haiei gehien gustatu zaiona euskaraz hitz egitea eta tailerrak dibertigarriak izatea izan da. Horrez gain, talde txikiak izatean, errazago egin zaie euskara lotsarik gabe hitz egitea eta denon hitzetan, klasean baino euskara gehiago hitz egin dute tailerretan. Ikasleen hitz hauek entzun ostean, nahiko argi geratzen zaigu tailerren ondorioak oso positiboak izan direla eta nahi zuten ondorioa lortu dutela: ikasleek euskaraz hitz egitea eta ondo pasatzea.

10/07/2016

Curriculuma: Helburuak eta ebaluazioa.



HELBURUAK
EBALUAZIOA
1) Hizkuntzaren zenbait erabilera-eremutan sortutako ahozko, idatzizko eta ikus-entzunezko diskurtsoak ulertzea eta interpretatzea, zenbait motatako komunikazio-egoerei aurre egiteko..
1) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.

2) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.

4) Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.

7) Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.

9) Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.


2) Norberaren esperientziatik gertueneko esparruetan eraginkortasunez, errespetuz eta elkarrekin lan egiteko gogoz bai ahoz eta bai idatziz komunikatzeko gai izatea, unean uneko komunikazio-premiei behar bezala erantzuteko.


1) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.

2) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan eta hezkuntzan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako idatzizko testuak ulertzea (ikaslearen bizipenetatik gertuen daudenak, batik bat), eta horretan, testuen zentzu orokorrari igartzea, ideia nagusiak eta bigarren mailako ideiak ondo bereiziz eta kasuan-kasuan lortu beharreko helburuak erdiesteko informazio pertinentea hautatuz.

4) Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.

11) Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.

12) Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.



3) Hizkuntzen erabileraren oinarrizko konbentzio eta arauei buruz gogoeta egitea, eta konbentzio zein arauok behar bezala aplikatzea, testuak ulertzeko eta sortzeko prozedura nagusiak aintzat hartuta.
4) Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.

6) Testu, enuntziatu eta hitzak elkarrekin alderatu eta transformatu, eta hizkuntza-sistemari eta hizkuntzaren erabilera-arauei buruz gogoeta egiteko gai izatea, eta ezaguera horiek ulermen-arazoak konpontzeko eta testualizazio- eta berrikusketa-prozesuak hobetzeko erabiltzea

7) Zikloan zehar landutako oinarrizko terminologia linguistikoaren berri jakitea, eta terminologia hori testuak ulertzearekin eta sortzearekin lotutako hizkuntzaren erabilerari buruzko jardueretan erabiltzea.

4) Hainbat generotako literatura-testuak irakurtzea eta entzutea, eta, hala, literaturaz gozatzen ikastea, horrek sentsibilitate estetikoan aurrera egiteko, norberaren hizkuntza-ondarea aberasteko eta identitate kulturala eraikitzeko aukera ematen duen aldetik.
3) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.

8) Irakurtzeko ohitura izatea, eta literatura gozamen-iturritzat eta mundua ezagutzeko bidetzat hartzea.

9) Gai izatea bai haur-literatura klasikoko eta bai gaur egungo haur-literaturako testuak ulertzeko eta erreproduzitzeko, eta horretan, ahozko nahiz idatzizko literaturari eta konbentzio literario espezifikoei buruzko norberaren ezaguerak erabiltzea.

5) Eskolako eta norbera bizi den inguruneko hizkuntza-aniztasuna aintzat hartzea, aniztasun horrekiko jarrera positiboa barneratzeko, eta hizkuntzak komunikaziorako baliabide eraginkortzat eta kultura-ondaretzat hartzea, portaera linguistiko enpatikoak garatzeko eta euskara eguneroko bizitzan erabiltzeko.
4) Eguneroko egoera interaktiboetan parte hartzea, eta horretan, komunikazio-trukearen oinarrizko arauak errespetatzea.

10) Norberaren inguruan hitz egiten diren hizkuntzak identifikatzea eta balioestea.

11) Norberaren ikasgelako, eskolako eta etxe inguruko errealitate linguistikoa zein den jakitea, eta errealitate linguistiko hori balioestea.

12) Ohitura eta jokabide linguistiko asertibo eta enpatikoak hartuz joatea, eta eskolan euskaraz hitz egitearen aldeko jarrera izatea.

6) Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak gero eta autonomia handiagoz erabiltzea, informazioa lortzeko, eta elkarrekin komunikatzeko eta kooperatzeko.
3) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko euskarri eta genero desberdinetako ahozko testu soil-soilak sortzea norbaiten laguntzarekin, eta horretan, bai ikus-entzunezko teknologia berriak, bai IKTak eta bai hitzezko zein hitzik gabeko baliabideak txukun eta egoki erabiltzea.

5) Harreman interpertsonaletan, hedabideetan, hezkuntzan eta literaturan sarri-sarri agertu ohi direnen moduko idatzizko testu soil-soilak paperean nahiz euskarri digitalean sortzea norbaiten laguntzarekin

13) Informazioa bilatzeko, hautatzeko, kudeatzeko eta komunikatzeko prozesuan, norbaiten laguntzarekin informazioaren teknologiak erabiltzeko gai izatea, eskolan egunero sortzen zaizkion premiei aurre egiteko.
7) Norbaiten laguntzarekin norberaren ikaskuntza-prozesuez gogoeta egitea, beste hizkuntza eta ikasgai batzuetan ikasitako komunikazio-ezaguerak eta -estrategiak transferitzeko, eta norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, komunikaziorako konpetentzia hobetzeko.
14) Gai izatea bere ikaskuntza linguistikoaz gogoeta egiteko, eta horretan, norberaren ikaskuntza-gaitasunean konfiantza izatea, horrela nork bere burua erregulatzen ikasteko.

  • Zertarako izan behar du gai haurrak LHko etaparen amaieran, curriculumaren arabera?

Haurrak, aurretik aipatutako helburuak lortzeko gai izan behar dira. Alde batetik, egoera desberdinetan hizkuntza erabiltzeko gai izan behar da bakoitzaren esperientziatik hasita. Gainera hizkuntzaren erabileraren inguruan hausnarketa egiteko eta aldi berean testu mota desberdinak ezagutzeko gai izan behar dira arlo desberdinetan (teknologiaren erabilera). Horrez gain bakoitzaren inguruko hizkuntz aniztasunaren jabe izan behar dira eta errespetuz jokatu behar dute. Amaitzeko norberaren ikaskuntza prozesuaren inguruan gogoeta egiten ikasi behar dute, estrategiak bilatuz eta konfiantza lortuz.

  • Ados zaude curriculumak azaltzen dituen helburuekin? Zergatik?



Alde batetik, ados gaude curriculumean agertzen diren helburuekin, uste dugulako haurrek gutxiengo gaitasun batzuk lortu behar dituztela, bizitzan dauden egoera desberdinei aurre egiteko. Bestalde, helburuak ez ditu kontuan hartzen ume bakoitzak izan ahal dituen trebetasun eta zailtasun desberdinak, hau da, ikasleak pertsona homogeneoak balira bezala hartzen ditu.

9/27/2016

Curriculumeko kontzeptuak aztertzen.

Kulturartekotasuna [80º orrialdea]: Gure gizartean dauden kultur mota guztiak, hots, talde handien eta txikien kultura desberdinak ezagutu, ulertu eta errespetatzeko heztea, bakoitzaren alderdiei buruzko gogoetak eraginez.

Eskolak kulturartekotasuna landu beharko luke ahal duen esparru guztietan. Modu horretan umeek ikasiko dute edozein pertsona errespetatzen, nondik datozen edo zer pentsatzen duten kontuan hartu gabe, pertsona ikusiz eta ez bere jatorria.

Irteera profila [2º orrialdea]: Umeek, orokorrean, kurtso bakoitza bukatzerakoan eduki beharko luketen maila. Adibidez, umeek 3º mailara heltzen diren momenturako, irakurtzen jakin beharko lukete. Beraz, irteera-profil orokorraren inguruan ardaztuko dira ikastetxeko Hezkuntza Proiektua, hobekuntza-planak, Oinarrizko Hezkuntzako programazioa, garapena eta ebaluazioa, eta irakasleen prestakuntza.

Eskolak kontuan hartu beharko luke umeen irteera profila kontzeptuak ez errepikatzeko; hau da, umeek materia utzi dituzten tokian jarraitu ahal izateko. Adibidez, irakurtzen badakite, ez dute irakurtzen berriz ikasi behar, horrek denbora galera bat suposatuko lukeelako.


Klasekideen bideoa:


Hezkuntzari buruzko artikulua


Taldeak, oraingoan, artikulu hau aukeratu egin du D ereduari buruz hitz egiteko eta D eredua defendatzeko, eta aldi berean klasekideak kontzientziatzeko. Azken finean, badaude tokiak non oraindik ez dagoen D ereduan ikasteko aukerarik, edo aukera bai baina ez instituzioen laguntzarik.

Beraz, artikulu honen bidez taldeak lortu nahi duena da irakurtzen duen orok eredu elebidun batean ikasterakoan izan duen sorte onaz kontzientziatzea eta horri buruz banakako hausnarketa egitea.

Gainera, norbaitek euskaraz ikasteko eskubidearen alde borrokatzen ari diren pertsonak laguntzera elkartzen bada, gainera, gure helburua primeran beteko dugu.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

"D EREDUA ETA BERE IRAKASLEGOA DEFENDATUKO DITUZTE IRUÑEAN".

Nafarroako Hezkuntza alorreko eragileek deituta, D ereduaren aldeko manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean Iruñean, ‘Hezkuntzan, kolore guztiak’ lelopean.

Guardia Zibilak Nafarroako D ereduko ikastetxe publikoen irakasleen inguruan egin zuen txostenaren ondotik, euskarazko irakaskuntzaren aldeko adierazpen eta agerraldiak ugaritu egin dira. 
LAB, ELA, STEE-EILAS, Sortzen, Ikasle Abertzaleak eta beste hainbat eragilek txosten hori Nafarroan euskarazko irakaskuntzari eraso egiteko erabili dela salatu zuten eta gaur arratsaldeko 18.00etarako manifestazioa deitu zuten, ‘Hezkuntzan, kolore guztiak’ lelopean. Antoniuttitik abiatuko da.
Atzo bertan, Iturrama, Hegoalde, Amaiur eta San Frantzisko eskoletako guraso elkarteek D ereduko irakaslegoaren «lan zuzena» defendatu eta haien aurkako «intoxikazio» kanpaina salatu zuten.
«D eredua Nafarroan eredu iraki, bat-egile, integratzaile eta eleanitza da», nabarmendu eta eredu hori dela herrialde horretan «elebitasuna bermatzen duen bakarra» adierazi zuten.
D ereduaren aurkako kanpainak «ezer lortu badu», harekiko gurasoek zuten konpromisoa sendotzea izan dela azpimarratu zuten, eta gaurko manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Benetako artikulua irakurtzeko egizu click HEMEN.